KALEAN USO, ETXEAN OTSO
Txerritxoa kaletik doa bere gurasoekin. Ahatetxo bat negarrez ikusten du eta laguntzera gerturatzen zaio. Ea zer gertatzen zaion galdetzen dio eta galdu egin dela erantzuten dio ahatetxoak. Bere gurasoei etxera eramateko baimena eskatzen die eta etxera eramaten du. Etxera iritsi bezain laster ahatetxoa jaten du eta amak esaten dio: ez du ezertarako balio kalean usoa bezala portatzea, jendeari lagunduz, etxera joan eta otsoa baino ankerrago bazara.