Baladak, Erdi Aroan erabiltzen ziren pieza lirikoak izendatzeko terminoa da. Kanturako, dantzarako eta errezitatzeko erabiltzen zituzten. Neurri desberdinak erabiltzen zituzten: hasieran, 3 neurtitzekoak erabiltzen zituzten (isometrikoak), geroago, 8 neurtitzekoak (ababbcbc), 4 neurtitzekoak (bcbc) eta hamar neurtitzeko ahapaldiak 5 edo 7 neurtitzeko igortearekin.
Hiru balada mota zeuden euskal literaturan, erruomatzea, Europako baladak eta Euskal baladak.
Baladak hasieran gai erlijiosoa zuten, eta aurrerago amodiozkoa.
Herri balada generoari erromantzea eta kantapoesia ere esaten zaio.
Izaera narratiboa du.
Balada bat idazterako orduan kontuan hartu behar dira; kontakizunerako gertakarien logika eta denboraren araberako bilakaera, kontaketa ekintza unitate edo sekuentzian banatua egotea eta pertsonaien eta jerduleen artean eratutako harremanak aldatzea.
Erdi Aroan hasi ziren baladak egiten, XVIII.mendera arte. XVIII.mendetik aurrera, bigarren mailako estimua du. Antonio Cidenceren (1985) iritziz, hasiera iparraldean izan zuen "junglari berria" garatu zenean eta zenbait balada euskañolera moldatu zirenean.