Txikitatik jabetu nintzen
bizitzak duen garrantziaz,
baina ez sekula
hura aprobetxatzeaz.
Jaio nintzenetik gerora
momentu ugari iragan direla,
baina denbora tarte horretan
altxor ugari aurkitzen direla.
Bidean elkarturik gaudela
guztiok batera aurrera
bizipen berri politen bila
noranzko berean nonbaitera.
Gure ametsen atzetik
loak hartzerakoan
oztopo guztiei aurre eginez
noizbait beteko direlakoan
Amets batzuk zailak
beste batzuk ez hainbeste
ez dezala inork etsi
guztiak bete arte
Gure ametsen bidean
helmugara helduko garelakoan
baikor pentsatuz
laster beteko direlakoan
Bizipen ugari biziko ditugu
gure ametsen atzean
guztiak gure parte
izango diren itxaropenean
Momentu guztietan alboan
zuk duzu zure laguna
hori bai benetako laguna
zuk hautatu duzuna
familia bat hautatua
bestea suertatua
15 urte ditut jadanik
milaka bizipen nire barnean
batzuk jada erdi ahaztuak
hainbesteren artean
batzuk joan, besteak etorri
bueltaka dabiltza neure barnean
Bizitzak luzea dirudi
baina momentu berriak sortuz
azkar dabil
segundoak, minutuak igaroz,
mundua aurreraka dabil,
gauza berriak mundura ekarriz.
Iraganeko oroitzapenak gorde,
orainaz gozatu
etorkizunerako prestatu
eta ez arduratu
bizitzak duen garrantziaz,
baina ez sekula
hura aprobetxatzeaz.
Jaio nintzenetik gerora
momentu ugari iragan direla,
baina denbora tarte horretan
altxor ugari aurkitzen direla.
Bidean elkarturik gaudela
guztiok batera aurrera
bizipen berri politen bila
noranzko berean nonbaitera.
Gure ametsen atzetik
loak hartzerakoan
oztopo guztiei aurre eginez
noizbait beteko direlakoan
Amets batzuk zailak
beste batzuk ez hainbeste
ez dezala inork etsi
guztiak bete arte
Gure ametsen bidean
helmugara helduko garelakoan
baikor pentsatuz
laster beteko direlakoan
Bizipen ugari biziko ditugu
gure ametsen atzean
guztiak gure parte
izango diren itxaropenean
Momentu guztietan alboan
zuk duzu zure laguna
hori bai benetako laguna
zuk hautatu duzuna
familia bat hautatua
bestea suertatua
15 urte ditut jadanik
milaka bizipen nire barnean
batzuk jada erdi ahaztuak
hainbesteren artean
batzuk joan, besteak etorri
bueltaka dabiltza neure barnean
Bizitzak luzea dirudi
baina momentu berriak sortuz
azkar dabil
segundoak, minutuak igaroz,
mundua aurreraka dabil,
gauza berriak mundura ekarriz.
Iraganeko oroitzapenak gorde,
orainaz gozatu
etorkizunerako prestatu
eta ez arduratu